Lan eskaintza: argindar enpresarako tekniko kudeatzailea
Aramaioko Argindar Banatzaileak lan eskaintza atera berri du. Tekniko kudeatzailea kontratatzeko helburuarekin, datorren urtarrilaren 20a arte eskaerak jasotzeko epea ireki du.
Lanpostuaren deskribapena:
Argindar enpresaren kudeaketa izango da zeregin nagusia. Hau da: kontabilitatea, zergak, fakturazioa, indarrean dagoen legedia betetzea, bezeroari arreta eskaintzea…
Bete beharreko baldintzak:
- Gradua, diplomatura, lizentziatura edo baliokideak.
- Hizkuntza eskakizuna.
- Kontabilitatea eta kontuak eramateko gaitasuna.
- Sistema ofimatikoak eta azpiegitura teknologikoak erabiltzeko gaitasuna.
- Legeen eta zergen obligazioak betetzeko beharrezko ezagutza.
- Harremanetarako gaitasuna.
Baloratuko da:
- Argindar sektoreko enpresetan lan esperientzia izatea.
- Egungo argindar sektoreko legedia ezagutzea.
Nola egin eskaera:
- Lanbide bitartez. Lan eskaintza zenbakia: 162021000184
- Kurrikulumak emailez bidalita: aab@aramaio.eus
Epea: urtarrilaren 20a.
Kontratuaren iraupena: Urtebete gutxi gorabehera