Erlauntza pelikula asteazkenean

Abenduaren 30ean, arratsaldeko 6:30etik aurrera eskainiko da Erlauntza pelikula Aramaioko kultura etxean. Ateak 18:00an irekiko dira eta aforoa mugatua izango da (80 plaza)

Sinopsia: Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai. A priori asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat.

Trailerra: hemen ikus daiteke

93 minutu irauten ditu filmak.

Pelikula hau proiektatzeko laguntza jaso da Vital Fundaziotik