GINKANA, froga eta jokuz beteta, domeka goizerako plana!
Domeka goizean, 11etatik aurrera ginkana egingo da Aramaion. Taldean hartu beharko da parte (4-6 partaide, adin ezberdinetakoak) eta plazan hasiko da.
Horretarako, plazan elkartu eta talde bakoitzak froga eta joku desberdinak gainditu beharko ditu. Horrela, hurrengo gunera pasatzeko aukera izango du. Azken gunera iritsi eta bertako froga gainditzen duen lehen taldea izango da irabazlea.
Kartelean adierazten den bezala, aurretik eman behar da izena, honako telefono honetara deitu edo wassapa bidalita:
629 118405
Albiste gehiago →