«Indarkeria matxistarik ez!» egitaraua prest!

Datorren azaroaren 25ean aldarrikatu da Emakumeengangako Indarkeria sexistaren aurkako eguna. Hori dela eta, Arramaioko Itur Zuri elkarteak eta Mugimendu feministak ekintza ezberdinak antolatu dituzte, hurrengo egunetarako.

  • Ekintzak azaroaren 25ean hasiko dira, manifestazio zaratatsuarekin. Zarata ateratzeko, norberak ekarri beharko ditu etxetik tresnak.
  • Horrez gain, Irakurri eta Gozatu elkartearekin batera, bi pelikula emanaldi antolatu dira, azaroak 29 eta abenduaren 4an.
  • Eta azkenik, formakuntza feminista ere eskainiko da, datorren abenduaren 11n eta 12an. Pleno aretoan emango da eta aforoa mugatua da, 10 pertsonentzat. Izena eman behar da aurretik, honako email honetara idatzita: berdintasuna@gorbeialdea.eus 

 

Albiste gehiago →