392 sinadura aurkeztu dira, eskerrik asko!
392 sinadura aurkeztu ziren atzo Osakidetzan, herrian oinarrizko osasun-zerbitzu jarraitua izateko.
Herri mailan martxan jarritako ekimena izan da eta positiboki baloratu da. Herritarrak mobilizatu dira eta 392 sinadura jaso dira herrian dugun osasun-zerbitzuaren egoerari aurre egiteko. Atzo Arrasateko Osakidetzara eraman ziren sinadurak.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Argazkia: Goiena