Rally-a datorren azaroaren 26an egingo da eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da, egunean bertan goizeko 9:00etatik gaueko 23:59ra arte.

Parte-hartu nahi izatekotan izen-abizenak, herria eta Instagram eta Tik Tok eko erabiltzaile izena bidali beharko dira mezu elektroniko baten bitartez info@arabaxpress.com helbidera.

RALLY-AREN HASIERA EGUNA
Rally-a 2020ko azaroaren 26ko arratsaldeko 18:00etatik azaroaren 29ko arratsaldeko 18:00etara egingo da. Ikus-entzunezko pieza guztiak 48 ordu horietan pentsatu, idatzi, grabatu eta bidali beharko dira.

PARTE-HARTZAILEAK:
Adin guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute.

GAIA:
Rally-ko ikus-entzunezko pieza guztiak antolakuntzak emandako gai jakin bat oinarri hartuta egin beharko dira. Gai hori 2020ko azaroaren 26ko arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko du antolakuntzak @araxpress Instagram eta TikTok kontuetan.

SARIAK:

– Humorezko Skech onenari saria 100€
– Narrazio bat jarraitzen duen pieza onenari saria 100€
– Koreografia onenari saria 100€
– Efektu berezi eta filtro oneri saria 100€
*Talde edo pertsona bakar batek ezin izango du sari bat baino gehiago irabazi.

PIEZEN IRAUPENA:
Ikus-entzunezko pieza bakoitzaren iraupena 15 segundukoa izan beharko da gutxienez eta 60 segunduko gehienez.

Oinarriak osorik irakurtzeko: ARABAXPRESS OINARRIAK

Albiste gehiago →