Aurten be bikoizketa lehiaketa antolatu da

Euskaraldiaren baitan antolatzen da Aramaioko III. Bikoizketa Lehiaketa. Azaroaren 27an egingo da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera kultura etxean. Bizi dugun egoera berezira egokitu da aurtengo lehiaketa eta hori kontuan hartuta, prestatzeko tailerrak online egingo dira, eskaeraren arabera moldatuta.

Horrez gain, eszenaratzea be zainduko da eta adinka banatuko da. Edozein modutan, joateko asmoa duenak izena eman beharko du aurretik, liburutegian.

Oinarri guztiak kartelean daude kontsultagai.

Oharra: Covid-19ak eraginda bestelako neurririk hartu behar bada, aldez aurretik jakinaraziko da.

Kontzertu hau antolatzeko laguntza jaso da Vital Fundaziotik

 

Albiste gehiago