Kirol jarduerak: azken neurriak

Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak zehazten duen bezala, kirol instalazioen erabiltzeko araudia aldatu da, hauek dira guri gehien eragiten diguten aldaketa nagusiak:

  • Aforoa baimendutakoaren gehieneko edukieraren %50a izango da.
  • Taldeka ematen diren ekintzetan, taldeko, gehienez 6 lagunek parte hartzea
    • Gehieneko edukiera %50 izango da.
    • Alde berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
  • Jarduera fisikoa maskararik gabe egin daiteke -atsedenaldietan eta joan-etorrietan maskara derrigorrezkoa da- baldin eta 1,5 metroko gutxieneko segurtasun distantzia bermatzen bada.
  • Kirol instalazioetan eskola kirola eta kirol federatua bakarrik baimentzen da, dekretuan adierazten diren neurriekin.

Kirol jardueran Aramaion

Udalak gaia aztertu ostean, kontsulta ezberdinak egin ostean, eta ikusita Eusko Jaularitzako Kirol Sailetik bidalitako irizpideak, horrela berrantolatuko dira kirol jardueretako klaseak Aramaioko lokal publikoetan:

  • Momentu honetan udal areto, gimnasio eta lokalen aforoa segurtasun distantzien arabera ezarrita dago, orduan legeak markatzen duen aforo erdia betetzen da zinez.
  • Klaseak ematerako orduan 6ko taldeak egin beharko dira gehienez eta bakoitzak bere lekua izan dezala bermatu behar da erabiltzen den espazioan, ezingo dira talde bateko eta bestekoak elkarren artean nahastu, eta horrela egin behar dira sartu irtenak ere. Taldekatzeak klase guztietan mantendu beharko dira berdin gainera.
  • Irakaslea edo lokala eskatu duen arduraduna izango da taldekatzeak egin eta banaketa mantentzen eta bermatzen denaren erantzule eta arduradun.
  • Klase arautuak, kirol federatua edo eskola kirola ez diren gainontzeko kirol jarduerak momentuz ezingo dira egin kirol instalazioetan.

Udaleko kirol jarduerak ATHLON enpresarekin kontratatuta daude eta hauekin aztertu dugu kontua eta erabakiak horrela hartu.

Udaleko lokal publikoetan egiten diren gainontzeko kirol jardueretan, lokalaren eskatzaileari, beraz erabileraren arduradunari, berdin talde bat, norbanako bat, elkarte bat… izan, araudi berria azaldu eta nola aplikatu adierazi zaio eta horren ardura hartu beharko du, bestela erabilera baimena bertan behera geratuko da.

Egoera zaila da eta hartzen diren neurriak eta moduak kudeaketa zailtzen dute, baina uste dugu orain arte bezala denok denon aldetik jarrita eta bakoitzari dagokigun ardurak hartu eta beteta, elkarlanean, era seguru eta jasangarri batean aurrera egiten jarraitu dezakegula.

Edozein zalantza edo ekarpen baldin badauka edozein herritarrek, udalarekin harremanetan jartzeko orain arte bezala, edo horrela badagokio, kasu honetan, irakaslearekin zuzenean komentatu.

 

Albiste gehiago