Gorbeialdeko Kuadrillak online formazioa eskaintzen du

Gorbeialdeko Kuadrillak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, online formaziorako mikrotailer batzuk antolatu ditu.

Batik bat, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dago zuzenduta (merkataritza, ostalaritza, ostatuak, zerbitzuak, etab.). Helburua, estrategia digitalean aurrera egiten laguntzea da, sareak eta teknologia berriak ezagutu eta erabiltzera animatzeko.

Online egingo diren 3 formazioko ziklo bat da, eta banakako tutoretzarekin osatuko dira.

Interesa duzuenok, izena eman dezakezue 945430167 telefono zenbakira deituta (Oihanaz edo Ekaitzez galdetu), edo ekonomia@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita.

Izen-ematea doakoa da, eta ez dago saio guztietan izena eman beharrik: interesatzen zaizkizuenak egin ditzakezue.

Eskaintza osoa hementxe dago:

IKASTARO LABURRAK – 2020

 

Albiste gehiago →