Dagoeneko argitaratu da Ibarrako hiri berrikuntzako plan berezia eta ikusgai dago udaletxean. Bulego ordutegian etorri ahal izango da udaletxera, honako epearen barruan:   urriak 13-azaroak 9

Kontsultatu daitezkeen dokumentuak ikusteko, egin klik:    DOKUMENTUAK

Bertan honako dokumentuak daude:

  • Ibarrako Birgaitzerako Plana-memoria
  • Planoak
  • Hizkuntza inpaktuaren ebaluazioa
  • Generoaren araberako ebaluazioa
  • Arau partikularrak

 

Hauek bertatik bertara kusgai daude udaletxean, pleno aretoan.

Plan Berezia: zer da eta zertarako

Dokumentu hau etorkizunean Aramaioko herrigune historikoko ondare eraikian eta urbanizatuan egingo diren jarduketak antolatzeko eta arautzeko beharrezkoak diren hirigintzako planeamenduen lanen barruan dago. Nolanahi ere, jarduketa guztiak ondare hori babestera, balioestera
eta behar bezala erabiltzera bideratuta egongo dira.

Ondare eraikiari dagokionez, batez ere ondare horren egungo eraikuntzabilbearen eta eraikitako elementu garrantzitsuenen babesa, oinordetzan hartutako ehuna egungo hirigintzako mailetara eta estandarretara ahal den neurrian egokitzeko birgaitze, kontserbazio eta berritze esku-hartzeetara eta lanetara mugatzen dena.

Aipatutako epea amaituta, alegazioak aztertu ondoren, behin-behineko onarpena emango zaio eta Arabako Foru Aldundiak behin betiko onarpena eman dio. Horrela, hurrengo urteetarako araudia indarrean sartuko da, Ibarrako herri antolamenduari dagokiona.

Albiste gehiago