Zabalik dago euskara ikastaroetarako izena emateko epea. Aramaion, azken ikasturtean hiru talde aritu dira euskara ikasten eta aurten dagoeneko pasa den urtean ibilitako ikasle batzuk hasi dira galdezka. Hori dela eta, martxan jarri da matrikulazio kanpaina eta irekita dago datorren irailaren 25a bitartean. Ondoren egingo dira taldeak eta urrian jarriko dira martxan ikastaroak.

Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako!!!!

Izena emateko deitu udaletxera edo idatzi mezu bat email honetara:

euskara@aramaio.eus / 945445016 (Rosa)

 

Albiste gehiago →