Odola emateko aukera irailaren 10ean
Datorren irailaren 10ean etorriko da Aramaiora Arabako odol emaleen elkarteko autobusa eta kultura etxe ondoko aparkalekuan egongo da.
- Ordutegia: 16:45 – 20:00
- · Unetxo besterik ez da zuretzat; bizia, gaixo askorentzat
Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Ez dakarkizu inolako arriskurik; lurralde guztiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.
- · Odol-emate altruistak, odola lortzeko iturri bakarra
Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra.
- · Odol-emate bera hiru gaixorekin erabil daiteke
Odol-emate bakoitzetik hiru odol-osagai, zeinek bere aplikazioarekin, lortzen direnez, hiru gaixori lagundu ahal diegula esan dezakegu.
- · Odolak eta odolaren osagaiek bizialdi mugatua dute
- Globulu gorrien kontzentratuak 42 egunez kontserbatzen dira
- Odol-plasma urte betez kontserbatzen da.
- Plaketak 5 egunez kontserbatzen dira
- · Egunero erabiltzen da odola: 5 minuturo, norbaitek behar izaten du odola Euskadin.
Albiste gehiago →