Bertatik bertara: hitzak eta argazkiak sarituko dira

Hitzak eta argazkiak sarituko ditu UEMAk, ‘Bertatik Bertara’ kanpaina areago zabaltzeko eta ezagutarazteko. Datorren irailaren 21a arte izango da parte hartzeko aukera, sare sozialetan #BertatikBertara traola erabilita.
Bertatik Bertara kanpainarekin lotutako argazkiak eta hitzak izango dira kontuan hartuko direnak. Kanpainarako prestatutako mahai-gainekoak eta kartelak, esaterako, baliabide egokiak dira.

Parte hartzeko baldintzak

· uztailaren 21etik irailaren 21era Twitter, Facebook, Instagram eta Mastodon sare sozialetan #bertatikbertara traolarekin zabalduko diren argazkiak, leloak eta esaldiak hartuko dira kontuan.
· Argazkien kasuan, Bertatik Bertara kanpainako mahai-gainekoak edo kartelak agertzea baloratuko da, baina ez da beharrezkoa izango.
· Esaldien kasuan, Bertatik Bertara kanpainaren helburuekin bat  egiten duten leloak hartuko dira kontuan.

Sariak

· Bi lagunentzako gaua eta gosaria Mutrikuko Arbe hotelean.
· Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Oiartzungo Usategieta jatetxean.
· Bertako elikagaiekin osatutako saskia Zarauzko Lakari dendan.

Albiste gehiago →