2026ko margo lehiaketaren lehenengo fasea martxan datorren astetik aurrera
Iazko margo lehiaketaren formatua mantenduz, Aramaixoko herritarren parte hartzea handitzeko asmoarekin, bi fasetan egingo da aurten ere.
Helduen lehiaketak bi atal izango ditu. Bata orain artekoa bezalakoa izango da, urriaren 12an goizean zehar margotutako lanak izango dira epaituko direnak. Bigarrena, epe luzeko margolanak. Uztailaren 10ean zigilatuko dira mihise edo koadroak eta urriaren 8ra arteko tartea izango du margolariak margotu eta lana aurkezteko. Umeen lehiaketa orain artekoa bezalakoa izango da.
Sari banaketa, egunean margotutako lanena eta epe luzeko lanena, urriaren 12an izango da, eguerdi partean orain arte bezala.
Ikusi OINARRIAK hemen