2023rako tasa eta zergak
Egoera ekonomiko nahiko nahasian gaude eta jakinda familia eta negozioen estutasunak areagotuko direla, hori dela eta, orokorrean tasa eta zergak izoztea proposatu da baina, 2023ra begira ordenantza fiskaletan aldaketa hau egitea proposatu da:
+ HIRI HONDAKINEN TASA
Ordenantza hau 2017an berriztu zen guztiz eta berria 2018an jarri zen martxan. Berrizte horretan ordaintze tasak gehiago zehaztu ziren eta urteak zeramatzanez igoerarik izan gabe, eta Jundizeko hondakinen tasa asko igo zenez, %25eko igoera aplikatu zen. Ordutik, %4ko igoera bat egin zitzaion, 2020tik aurrera aplikatu zena eta 2022rako %7ko igoera egin zitzaion Jundizeko igoerak kontuan izanda:
udal ordenantzaren garapena |
||||||||
2023 (%8) |
2022 (%7) |
2021 |
2020 (%4) |
2019 |
||||
Etxebizitzak |
73,67 |
68,21 |
63,75 |
63,75 |
61,30 |
|||
Lokal profesionalak |
110,51 |
102,32 |
95,63 |
95,63 |
91,95 |
|||
Merkataritza, tailer mekanikoak, lehen sektore profesionala,… |
147,34 |
136,43 |
127,5 |
127,5 |
122,60 |
|||
Taberna, jatetxeak, elkarte gastronomikoak,… |
184,18 |
170,54 |
159,38 |
159,38 |
153,25 |
|||
Industria/hezkuntza (Mendixola) |
257,82 |
238,72 |
223,1 |
223,1 |
214,52 |
Baina tasa honek momentu honetan, hondakinek sortzen duten gastua ez du estaltzen:
2020an kobratze maila |
||
70.893,29€ |
43.275,00€ |
|
GASTUAK |
SARRERAK |
Jundiz igoerak |
||
2016 |
68,56€/t |
|
2017 |
68,56€/t |
%0 |
2018 |
85€/t |
%24 |
2019 |
85€/t |
%0 |
2020 |
88,4€/t |
%4 |
2021 |
91,97€/t |
%4 |
2022 |
97,49€/t |
%6 |
Zerbitzu honen gastua Jundizeko hondakinen tasak asko baldintzatzen du, eta hondakinak penalizatu eta murrizten joateko betebeharrek, azken urteetan igoera ezberdinak izatea ekarri dute:
2022ra begira, %3ko igoera aurreikusi zuten baina azkenean %6 igo zuten. Hondakinak kudeatzen digun patzuergoak %6ko igoera aurreikusi du 2023rako igoera progresiboak egiten ari direlako.
Guzti hau kontuan izanda %8ko igoera egitea proposatzen da, igoera ezberdinak kontuan izanda eta hondakinekin ditugun erronka Europarrak kontuan izanda.
Hau, urriaren 10ean publikatu da ALHAOn eta 15 egun lan egun dago baten batek alegazioren bat sartzea nahi baldin badu.