2023ko udal aurrekontuak onartu dira
Martxoaren 2an egin zen ezohiko udalbatzan onartu ziren 2023ko udal aurrekontuak; aurten 2.272.000 €-ko aurrekontua aurkeztu da. %14,13ko jaitsiera aurreikusi da iazko aurrekontuarekin konparatuta, batez ere pasa den urtean kiroldegiko obra handia zegoelako aurrekontuetan aurreikusita, aurten, berriz, ez da horrelako obra handirik aurreikusten. Dena den, bi obra handi, Suña eta Barajuen, egiteko proiektuak aurreikusi dira (110.000 €), foru-planekoak biak ere. Horiek esleitu, tramitatu eta 2024ean egiteko prest utzi behar dira.
Iazko likidazioa egin eta inbertsio gehiago txertatu artean, orain aurreikusi den inbertsio nagusia eraikin publikoetako autokontsumo instalakuntza izango da. Horretarako, 108.000 €-ko partida bat zehaztu da.
Horretaz aparte, hilerrien ordenantza berriztu eta eguneratzen dabilenez udala, inbertsio batzuk ere aurreikusi dira (15.000 €). Parkean ere ur parkean egokitzapen batzuk egin behar dira. Bestelakoak ere jaso dira aurrekontuetan: tirolinako lurra jarri, desfibriladoreak eta buzoiak auzoetan, kulturako ekipamendu batzuk berriztu (mahaiak, musika ekipoa,…), anbulatorioan ate automatikoa (5.000 €), farola berriak (3.700 €), udal basoetako urteroko inbertsioak…
Datozen egunetan aurrekontua ALHAOn argitaratuko da eta 15 egun egongo dira alegazioak egiteko beti bezala. Epe hori pasatu ostean, erabilgarri egongo da aurrekontu berria eta martxan jarriko dira aurreikusitako proiektuak.
Gastuak:
1.Langileen ordainsariak | 538.004,60 € |
2.Ondasun arrunten eta zerb. Erosketak | 1.089.825,00 € |
3.Gastu finantzieroak | 3.000,00 € |
4.Transferentzia arruntak | 244.170,41 € |
GASTU ARRUNTAK | 1.875.000,01 € |
6.Inbertsio errealak | 396.500,00 € |
7.Kapital transferentziak | 500,00 € |
8.Finantza aktiboak | – € |
9.Finantza pasiboak | – € |
GUZTIRA | 2.272.000,01 € |
Sarrerak:
1. Zuzeneko zergak | 470.000,00 € |
2. Zeharkako zergak | 34.000,00 € |
3. Tasak eta bestelako sarrerak | 230.369,01 € |
4. Ohiko transferentziak | 1.081.785,74 € |
5. Ondare sarrerak | 285.530,00 € |
OHIKO SARRERAK | 2.101.684,75 € |
6. Inbertsioak besterentzea | € |
7. Kapital transferentziak | 170.315,25 € |
8. Finantza-aktiboak | – € |
9. Finantza-pasiboak | |
SARRERAK GUZTIRA | 2.272.000,00 € |