2022ko Udalekuak

Aurten pandemia aurreko formatuan egingo dira berriro 0-12 urte arteko udalekuak.

Hauek uztailaren 6tik 22ra egingo dira goiz eguerdietan. Ostadar enpresak egingo ditu azken urtetan lez, 9.438€ko esleipena egin dio udalak. 10 begirale kontratatu dira eta Bengoa autobusak auzoetako umeen joan etorriak egingo ditu (2.904€)

Begirale taldeak fomazio ezberdinak jaso ditu jada eta eguneroko ekintzaz aparte irteerak ere definitu dira pandemia aurreko urteetan bezala.

Guztira 93 umek eman dute izena.