2021eko Jarduera Ekonomikoei buruzko zerga

2021eko urteari dagokion Jarduera Ekonomikoei buruzko zergaren matrikulen errolda 15 egunez jendaurrean egon da (ALHAO 81. zenbakia). Inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez gero, zergaren erreziboak ordaintzeko epeak, lekuak eta medioak zehaztu dira:

  • Ordaintzeko borondatezko epealdia: 2021eko irailaren 27tik 2021ko azaroaren 27ra, biak barne.
  • Helbideratutako ordainagiriak, zerga ordaindu behar duenak esandako kontu eta banketxe edo kutxan kargatuko dira 2021eko urriaren 27an.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunari, posta bidez igorriko zaizkio bere helbide fiskalera. Ordaintzeko, finantza entitate kolaboratzaileetako bulegoetara (Kutxabank eta Euskadiko Kutxa) jo dezake ordainagiria aurkeztuz.
  • Urriaren 15a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal bulegoetan eskatu beharko du.
  • Borondatezko epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko dira eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko dira.

Albiste gehiago →