2020ko Euskaraldian be parte hartuko du Aramaioko herriak

Dagoeneko hasi gara 2020an egingo den Euskaraldia prestatzen eta herrien izenematea irekita dagoenez, Aramaiok baieztatu du ekimenean parte hartuko duela

Pasa den astean egin zen Aramaioko Euskararen Jarraipen Batzordea eta bertan erabaki zen parte hartzea. Ondoren irekiko da entitateen izenemate epea eta norbanakoentzat epea.

Datorren urtean martxan jarriko den Euskaraldiaren bigarren edizioak berrikuntza batzuk izango ditu baina oinarrian helburua berdina izango da: euskararen erabilera sustatzea.

Bestelako xehetasunak aurrerago azalduko ditugu.

Albiste gehiago →