2019ko errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak

errenta aitorpena

COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, Arabako Foru Ogasunak aldatu egin ditu Errenta Kanpainaren epeak, eta irailera arte atzeratuko du aurrez aurreko arreta. Era berean, online izapidetzea bultzatuko du, Rentared modalitatearen bidez.

Errenta Aitorpena euskaraz

  • Autolikidazioa jasotzen duzunean, telefonoz edo internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasun agiriak euskaraz jasoko dituzu.
  • Hitzordua eskatu behar baduzu, txanda hartzen duzunean aukeratu euskaraz nahiz duzula.
  • Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria be euskaraz jaso dezakezu.
  • Eta internet bidez egiten badtuzu, jaitsi euskarazko bertsioa Internetetik.
  • Modu berean, aholkularitzaren batengana joateko beharra baduzu, adierazi aurretik euskaraz egin nahi duzula errenta aitorpena.

Argibide orokorrak:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioak ematen duen zenbatekoa BORONDATEZKO EPEAN ORDAINTZEKO EPEA 2020ko azaroaren 20ra arte luzatuko da, ordainketa bakarrean.

Argibide gehiago hemen: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/errenta

Albiste gehiago →