«2 urte, 4 hilabete eta egun bat» dokumentala domekan
Igandean, otsailaren 28an eskainiko da «2 urte, 4 hilabete eta egun bat» intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala, Aramaioko Kultura etxean arratsaldeko 7etatik aurrera.
Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?
2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
ONDOREN SOLASALDIA: TOÑIN ekin (Tonino Karotone)
Sarrerak online hartu behar dira
https://entradium.com/events/