17 pertsona izan dira ‘Lehen sorospenak» ikastaroan

Osakidetzaren laguntzarekin antolatu da Lehen Sorospenak-Larrialdi kasuetan zer egin ikastaroa eta pasa den zapatuan egin zen pleno aretoan. 17 pertsona animatu ziren ikastaroan parte harzera eta oso balorazio ona egin zuten.

Hasieran, hainbat kontzeptu teoriko aztertu zituzten eta ondoren larrialdi kasua gertatuz gero, zer egin behar den ere ikasi zuten, mediku batek gidatuta.

Ikastaro hau eskolan be eskainiko da, datorren urteko martxoan.

Albiste gehiago →