15 eskaera jaso dira COVID-19aren kalteak arintzeko laguntza deialdian

Alarma egoerak ixtera behartu dituen jarduera eta ostalaritzako establezimenduei laguntzeko, laguntza deialdi berezia kaleratu zuen Aramaioko udalak eta behin eskaera epea itxita, 15 establezimenduen eskaerak jaso dira.

Opor garaia igaro ondoren, irailean egingo da laguntzen ebazpena.

Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 15.000,00 euroko partida gorde du Aramaioko udalak.

Laguntzak banatzerako orduan, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

  • Ile-apaindegien, ostalaritzako establezimenduen, nahiz bestelako jarduera ekonomikoen (akademiak, mekanikoak, etab…) derrigorrezko itxierak sortutako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak.
  • Laguntza 400,00.-€koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100,00.-€ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diren kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da.
  • Itxialdia partziala izan bada (hau da, negozioaren zati bat irekita eta beste bat itxita), laguntza 200,00.-€koa izango da. Halaber, 100,00.-€ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diren kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da.

Hau guztia baloratu eta bakoitzaren eskaerak aztertu ondoren, irailean egingo da laguntzen ebazpena eta dagokion ordainketa.

 

Albiste gehiago →