Solasaldia: euskararen erabilera Aramaion

Aramaioko San Martin eskolak solasaldia antolatu du biharko, euskararen erabilera aztertzeko eta berau indartzeko estrategiak definitzeko asmoarekin. Bihar izango da, urtarrilaren 22an arratsaldeko 6etan Sastiñan.

Txema Abarrategik gidatuko du «Aramaixo arnasa gara! gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» izenburuko saioa. Besteak beste, Aramaiok dituen indargune eta ahulguneak aztertuko dira saioan zehar. Modu berean, aurrera begira planteatu daitezkeen proposamen ezberdinak be aztertuko dira.

Albiste gehiago →