Greba orokorrari buruz mugimendu feminista
Ondoko testua helarazi digute Aramaioko mugimendu feministako kideek:
“Parte hartze zabala izan zuten azaroaren 30eko ekitaldiek Aramaixon. Zaintzei buruz hausnartzeko beharra zegoela argi gelditu zen eta jendeak eskertu zuen horretarako aukera.
Manifestazioko lelo nagusia ‘Zaintza eskubide kolektiboaren alde eta lurraren eta bizitzaren defentsan’ izan zen, eta hemen duzue irakurgai egun horretako manifestua, zaintza lanen inguruan, landa eremu euskaldunetik egindako ekarpenez osatua”.