Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ekintzek jarraitzen dute
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela-eta antolatutako ekintza gehienak egin dira. Hilaren 23an maskulinitatea lantzeko eta 26an indarkeria obstetrikoaren inguruko tailerrak egin ziren. Ostiralean Itur-zuri eta Talde feministarekin batera antolatutako kontzentraziora jende ezberdina hurbildu zen, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarria egin zen.
Asmo berarekin Udalak poltsa batzuk atera ditu diru laguntza bat baliatuz eta dagoeneko salgai daude liburutegian eta Udaletxean 5 eurotan. Horiekin jasotako dirua emakumeen indarkeriaren aurka lan egiten duen elkarte bati emango zaio. Poltsen harira, gogoratu gaiarekin lotutako inkesta 20 lagunek bete zutela, eta horiek guztiek poltsa bana eskuratuko dutela doan; oraindik hartu ez dutenek jo dezatela liburutegira.
Bestalde, gogoratu azaroak 25eko programako azken ekintza ostiral honetan dela: 19:00etan zineforuma egongo da Zinez gozatu elkartearekin batera antolatuta.