Itur Zurin ura jasotzeko hobi handiagoak jartzen dabiltza

Udalak Itur Zuri kalean 12.655,39 euroko obra esleitu dio Escavaciones Arrasate S.L enpresari. Obra honekin bertako iturri bueltan dagoen ur arazoa konpondu nahi da.

Azken urteetan, ur asko agertu izan da iturri bueltan goiko mendietatik etorrita. Eta kale horretako urbanizazioa egin zenean egin ziren hoditeriak ez dira nahikoak jasotzen duten ur guztirako; beraz, lurra zabaldu eta hobi handiagoak jartzen dabiltza ur hori ondo bideratu eta espaloi eta errepidean geratu ez dadin.

Aurretik ura beste era batean jasotzen ahalegindu da Udala, baina urak beste bide batzuk hartu izan ditu; ondorioz, arazoa era honetan konpontzea erabaki da.