Aramaio loratzen lehiaketaren bigarren edizioa
Aurten bigarren aldiz egingo da etxe-atari, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.
Oinarrietan jaso bezala, gutxienez ekainaren 1etik 24ra egon beharko dute apainduta (biak barne).
Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen- abizenak eta atari, balkoia edota leihoa identifikatzeko helbidea erraztu behar da, modu honetan:
– Udaletxera bertaratuta edo telefonoz (945445016). Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00etara
Parte hartzen duen atari/balkoi/leiho bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko du lehiaketa amaitu bitartean, dagokion atari/balkoi/leihoan.
- Izena emateko azken eguna: ekainak 17.
Programa honek Vital Kutxa Fundazioaren laguntza jaso du.