Orixol mendi elkarteak Garmo Negrora irteera antolatu du

Datorren ekainaren 17-19 bitartean egingo dute irteera eta helburua Pirinioetan kokatzen den Garmo Negro mendia (3051 m) igotzea izango da.

Kartelean zehazten da asteburuko plana eta ordaintzeko modua. Epea: ekainak 8.

Orixol mendi elkarteak modu berezian ospatu nahi du aurten betetzen duen 50. urteurrena eta egitarau ederra prestatu dute:

Aurten Orixol mendi elkarteak 50 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko, datorren ekainaren 4tik 12ra bitartean antolatuko da mendi astea.

Egitarauan, ekintza desberdinak aurreikusi dira, besteak beste:

  • Ekainaren 4an: Orixoleko puntan bertsuak, hamaiketakoa. Eta ondoren, herri bazkaria eta kontzertuak.
  • Ekainaren 5ean: baso-bainua umeentzat.
  • Ekainaren 8an: Garazi Abasoloren hitzaldia.
  • Ekainaren 9an: mendi pote musikatua Danborralden.
  • Ekainaren 1oean: kale erronkak.
  • Ekainaren 12an: dokumentalak kultura etxean.

Detaile guztiak kartelean kontsultatu daitezke. Eta aurrerago emango dira izena emateko epeak eta moduak.

 

Albiste gehiago →