Aste honetan hasiko dira obrak Nardeaga eta Pedro Ignacio Barrutia kale artean

Maiatzaren 19an, osteguna, hasiko dira Nardeaga eta Pedro Ignacio Barrutia kaleen arteko elkargunea guztiz irisgarria izateko lanak. Hilabete iraungo dute obrak eta egun gehienetan ibilgailu eta oinezkoen pasabidea mantenduko da.

Hauek dira obraren nondik-norakoak:

  • Lanak hasteko, oinezkoentzako pasabideen eremuetan dauden espaloien egungo beheratzeak aldatuko dira.
  • Gune horietan lan egiten den bitartean, behin-behineko oinezkoentzako pasabideak jarriko dira.
  • Beheratutako pasabide horiek espaloiaren kota berean jarri ondoren, espaloia eta galtzada mugatzen dituen egungo zintarria kenduko da, eta, ondoren, aurreikusitako euri-urak biltzeko saretak egingo dira.
  • Lan horiek egiten diren bitartean, espaloiaren zati bat eta galtzadaren zati bat hartuko dira, baina une oro oinezkoentzako eta ibilgailuentzako pasabidea izango da.
  • Ondoren, urak biltzeko ubidea egiten jarraituko dute, bai eta lanek ukituko dituzten estalkiak igotzen ere.
  • Aurreko kasuan bezala, aldi horretan galtzada-eremuak okupatuko dira, eta hori bai, une oro, ibilgailuen zirkulaziorako pasabidea utziko da.
  • Azkenik, lanak amaitzeko, kalea asfaltatuko da eta dagokion bide-seinaleztapena egingo da.
  • Epe horretan, ezinbestekoa izango da lan orduetan bi edo hiru egunez kalea ibilgailuentzat ixtea (lan orduetatik kanpo zirkulatu ahal izango da). Jakinaraziko dira egunak.
  • Aurreikusten da, hilabeteko epean lanak bukatuko direla.

Obra hau Promociones y Pavimentaciones Balgorza SA enpresak egingo du eta esleipenaren zenbatekoa 74.755,92.-€ da.

Albiste gehiago →